EuskadieuPrecios.com euskadi.eus
Onartu erabiltzeko baldintzak
Eskatzailearen datuak
Kontua aktibatzea

Erabiltzeko baldintza orokorrak

1. SARRERA

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila da Interneteko www.euskadieuprecios.com webgunearen jabea (aurrerantzean euskadieuprecios). Webgune horren bidez, hain zuzen, eraikuntza-prozesuan inplikatutako agente guztiei zuzendutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

Dokumentu honen xedea da euskadieuprecios eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak webgune horren bidez eskaintzen dituen hainbat zerbitzu erabiltzeko baldintza orokorrak ezartzea. Baldintza orokor hauek euskadieuprecios eta aipatutako zerbitzuak erabili nahi dituzten profesional eta enpresa guztiek onartu eta bete beharrekoak dira. Erabiltzeko baldintza orokor hauek, gainera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak etorkizunean euskadieuprecios-en bidez eskaintzen dituen zerbitzu berriei ere aplikatuko zaizkie.

2. DEFINIZIOAK

2.1 Euskadieuprecios

Euskadieuprecios lineako tresna bat da, proiektu-fasean dauden obren aurrekontuak egiteko eta produktuak preskribatzeko zereginak errazteko helburua duena.

2.2 euskadieuprecios-eko zerbitzuak

a) Informazioa kontsultatzea:

- Eraikingintzako eta Urbanizazioko Prezioen Basea bertsio parametrikoan.
- Base de Precios de Edificación y Urbanización reducida en versión tradicional y castellano.
- Base de Precios de Edificación y Urbanización reducida en versión tradicional y euskera.
- Documentación asociada a las Bases de Precios anteriormente citadas.

b) Informazioa deskargatzea:

- Deskargatu aurreko puntuan aipatutako Prezioen Basearen bertsioak Eraikuntzako Datu Baseen Trukerako Formatu Estandarrean
- Deskargatu .pdf formatuan Prezioen Baseari lotutako dokumentazio guztia (Baldintza teknikoen agiria, edukien aurkibideak, etab.)

c) Inprimatu informazioa:

- Confección de listados con la información contenida en las bases de precios.

d) Aurrekontuak online prestatzea:

- Prezioen baseetako informazioarekin zerrendak egitea.

e) Informazioa gordetzea:

- Aurrekontuak eta zerrendak gordetzea gero kontsultatzeko.

3. KLAUSULAK

3.1. Xedea

"ERABILTZEKO BALDINTZA OROKOR" hauen xedea da ERABILTZAILEEN eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren arteko harremanak arautzea euskadieuprecios-eko zerbitzuen erabilerari dagokionez.

3.2. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren betebeharrak.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren betebeharrak izango dira, dokumentu honen baldintzetatik sortzen direnei kalterik egin gabe, betebehar hauek:

1. ERABILTZAILEEK Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean gordetzen dituzten datuen konfidentzialtasuna zaintzea.

2. Datu pertsonalen arloan indarrean dagoen legeria guztia betetzea.

3. Erabiltzaileen betebeharrak:

ERABILTZAILEEN betebeharrak izango dira, dokumentu honen baldintzetatik sortzen direnei kalterik egin gabe, betebehar hauek::

1. euskadieuprecios-en erregistratzeko inprimakia betetzean sartzen diren datu pertsonalen egiazkotasuna eta zehaztasuna bermatzea, eta datuak eguneratzea beharrezkoa den guztietan. .

2. "Sarbide-pasahitza" kontu handiz zaintzea, baimenik gabe hirugarrenak sartzea eragotziz, eta, beraz, pasahitzaren konfidentzialtasuna ziurtatuz.

3. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak euskadieuprecios-etik eskaintzen dituen zerbitzuak ondo erabiltzea, legearen, ohituraren eta zuzenbidearen printzipio orokorren arabera, eta, oro har, asmo onez eta sektoreko erabilera komertzial onekin bat etorriz, espresuki konprometituz honako hauek egiteko:

- Praktika txarrik edo zerbitzuen abusurik ez egitea, hau da, kontratu honetan eta kontratuaren eranskinetan agertzen diren arauak hausten dituztenak ez egitea. Bereziki iruzurrezkoak, eta, beraz, debekatuak..

- euskadieuprecios-en bidez zuzenean edo zeharka atzi daitezkeen sistemak, ekipamenduak edo zerbitzuak honda ditzakeen edozein motatako ekintzarik ez egitea. .

4. Datuen babeserako politika

Abisu honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak euskadieuprecios-en ERABILTZAILEEI bere datu pertsonalen babeserako politikaren berri ematen die, erabiltzaileek askatasunez eta beren borondatez erabaki dezaten Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari eman nahi dizkioten euskadieuprecios-en alta emateko behar diren datu pertsonalak..

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean DBLO) xedatutakoaren ondorioetarako, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazten du ERABILTZAILEEN datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren jabetzako fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi horren helburua da euskadieuprecios-etik Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen dituen zerbitzuetan sartzeko aukera ematea ERABILTZAILEEI.

Halaber, jakinarazten da arau horretan xedatutakoarekin bat etorriz ERABILTZAILEEK eskubidea dutela datu pertsonal horiek atzitzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta aurka egiteko.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren euskadieuprecios-ek "cookie-ak" erabiltzen ditu ERABILTZAILEEI nabigazio-esperientzia hobea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen erabilera ahalbidetzeko helburu bakarrarekin. Cookie hauek ez dute inola ere ERABILTZAILEEN informazio pertsonalik hartzen.

3.4.1. Datu pertsonalen erabilera

Datu pertsonalen bilketaren eta tratamenduaren helburua da Baldintza orokorretan ezarritako harremana mantentzea zerbitzuen kudeaketan, administrazioan, prestazioan, zabaltzean eta hobekuntzan, zerbitzuak ERABILTZAILEEN hobespenen arabera egokitzean, zerbitzu berriak diseinatzean, eguneratzeak bidaltzean, zerbitzuen eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen dituen beste produktu batzuen publizitatea bidaltzean, zerbitzu eta produktu horien zuzeneko marketina egitean, eta foro eta chat-en (eta etorkizunean ezar litekeen beste edozein zerbitzuren) zerbitzua prestatzean. .

Erregistro-buletin hau betez eta bidaliz, ERABILTZAILEEK onartzen dute eta baimena ematen dute beren Datu pertsonalak automatikoki trata ditzan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.

Fitxategien titularra eta arduraduna Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila izango da (ikus 13. klausula)

3.4.2. Jakinarazpenak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ERABILTZAILEEI helarazten dizkien jakinarazpen, aldaketa eta komunikazio guztiak ondorio guztietarako eraginkortzat joko dira posta elektronikoz egiten direnean erabiltzaileak emandako helbide elektronikora zuzenduta.

3.4.3. Sarbidea, zuzenketak eta aldaketak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ERABILTZAILEEI bermatzen die datu pertsonalak egiaztatzeko aukera, baita datuak aldatzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko aukera ere. ERABILTZAILEEK beraiek emandako datuen egiazkotasuna, zehaztasuna eta benetakotasuna bermatzen dute, eta indarrean daudela ere bai, eta, gainera, behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. ERABILTZAILEEK emandako datuak zuzenak ez badira, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak edozein unetan zerbitzuetarako sarbidea eteteko eskumena izango du.

3.5. Alta (erregistroa) euskadieuprecios-en

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak euskadieuprecios-en bidez eskaintzen dituen zerbitzuak atzitu nahi dituzten enpresek eta profesionalek, gainera, horretarako ezarritako erregistro-prozesua egin beharko dute (euskadieuprecios-en orri nagusitik sar daiteke). Eremu guztiak bete behar dira eskatutako informazioarekin. ERABILTZAILEAK dira sartutako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule, eta datuak eguneratuta mantendu behar dituzte beharrezkoa den guztietan.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak beretzat gordetzen du edozein enpresa edo profesionali euskadieuprecios-en alta ukatzeko eskubidea. Alta-ukatze horrek ez du inolako eskubiderik sortuko

Erregistroa ondo egindakoan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak alta emango die ERABILTZAILEEI bere datu-basean. ERABILTZAILEEK automatikoki mezu elektroniko bidez jasoko dituzte zerbitzuak erabiltzeko sarbide-datuak.

3.6. euskadieuprecios-eko borondatezko baja eta esklusioa

Edozein ERABILTZAILEK baja eskatu ahal izango du euskadieuprecios-eko erabiltzaile gisa.

3.7. Iraupena

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremanak iraupen mugagabea izango du, baina Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak aurrez jakinarazi gabe eten ahal izango du zerbitzuetarako sarbidea.

3.8. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Dokumentu honetako ezerk ez du titulurik edo interesik sortuko bere titulartasunekoa edo hirugarrenen titulartasunekoa den jabetza intelektualeko edo industrialeko ezein zatiren gain, eta ez da kontsideratuko zatiren batek beste zati bati inolako eskubide, titulu edo interesik lagatzen dionik ere..

euskadieuprecios-en software eta eduki guztiak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren jabetzakoak dira, eta, beraz, jabetza intelektual eta industrialeko lege nazionalek eta nazioartekoek babesten dute.

Espresuki debekatuta geratzen da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak euskadieuprecios-en bidez eskaintzen duen edozein zerbitzu edo eduki birsaltzea. ERABILTZAILEAK debeku hori urratzen badu, berehala baztertua izango da zerbitzutik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eskubide izan litezkeen lege-ekintza eta kalte-ordainei kalterik eragin gabe..

3.9. Konfidentzialtasuna

ERABILTZAILEEK Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren informazio-sistemetan gordetako informazio guztia konfidentzialtasun-indize altuenak ziurtatuz tratatuko da..

Hala ere, ERABILTZAILEEK ulertzen dituzte eta onartzen dituzte Internet bidez zerbitzuak eskaintzearen alderdiak, sarearen izaera irekia, deszentralizatua eta mundu-mailakoa izatearen ondorioz. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez du hirugarrenak informazio hauetan sartzetik eratorritako inolako erantzukizunik izango, betiere sartze hori engainuaren ondorioa edo Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren sistema informatikoen aurkako erasoaren ondorioa bada..

3.10. Baliozkotasuna

Dokumentu honetako edozein klausula nulu edo baliogabe deklaratzen badu auzibidea amaitzen duen epai irmo batek, horrek ez die eragingo gainerako klausulen baliozkotasunari eta eraginkortasunari..

3.11. Kontratuaren aldaketako

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak beretzat gordetzen du dokumentu honetako baldintza orokorrak aldatzeko eskubidea. Halakorik gertatuz gero, ERABILTZAILEEI jakinaraziko zaie lehen baliozkotzat jotako moduan (ikus 3.4.2)..

Dokumentu honetako baldintza orokorretan aldaketaren bat egiten bada, ERABILTZAILEEK onartzen dutela ulertuko da, erabiltzaileak ez baditu zerbitzuan baja emateko izapideak hasten Interneten argitaratu ondorengo hamabost eguneko epearen barruan.

3.12. Akordio osoa

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak euskadieuprecios-en bidez eskaintzen dituen zerbitzuen baldintza hauek bi alderdien arteko akordio osoa eratzen dute, eta arlo honi dagokionez aurrez idatziz edo ahoz egindako beste edozein akordio, ulermen, baieztapen, ordezkaritza, negoziazio edo akordio-asmoren gainetik dago.

3.13. Jakinarazpenak

Jakinarazpenak egiteko ondorioetarako::

Gobierno Vasco
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Donostia - San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz

3.14. Erantzukizunak

ERABILTZAILEAK::

ERABILTZAILEAK egindako edozein ekintzak euskadieuprecios-en bidez zuzenean edo zeharka atzi daitezkeen sistemak, ekipamenduak edo zerbitzuak hondatzen baditu, berehala baztertuko da euskadieuprecios-etik eta erabiltzaile-izaera galduko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin ditzakeen lege-akzioei kalterik egin gabe.

ERABILTZAILEAK dira eskainitako zerbitzuen erabilera onaren erantzule, dokumentu honen hirugarren klausulan ezarritakoarekin bat etorriz. Klausula horretan ezarritakoaren aurkako zerbitzu-erabileraren bat egiten badute ERABILTZAILEEK, hori egin duen ERABILTZAILEA berehala baztertuko da euskadieuprecios-etik eta zerbitzuaren erabiltzaile-izaera galduko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin ditzakeen lege-akzioei kalterik egin gabe.

ERABILTZAILEEK susmoren bat badute euskadieuprecios-en segurtasuna urratzen ari dela, edo Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak euskadieuprecios-en bidez eskaintzen dituen zerbitzuen erabilera okerra edo debekatutakoa egiten ari dela, edo edozein motatako segurtasun-arazoa dagoela, egiatan jakinarazi beharko diote Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari berehala. Betebehar hori betetzen ez duten ERABILTZAILEAK berehala baztertu ahal izango dira euskadieuprecios-etik.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak::

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bere esku dituen baliabide guztiak erabiliko ditu bere sistemak eta sistema horietako datuak nahita egiten diren erasoen eta birusen aurka ?besteak beste? babesten dituzten segurtasun-sistema aurreratuenak ezartzeko. Nolanahi ere, ERABILTZAILEEK ulertzen dituzte eta onartzen dituzte Internet bidez zerbitzuak eskaintzearen alderdiak, sarearen izaera irekia, deszentralizatua eta mundu-mailakoa izatearen ondorioz. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez du bermatzen euskadieuprecios-en ez dagoela birusik edo ERABILTZAILEEN sistema informatikoari kalterik eragin liezaiokeen bestelako elementurik, ez eta horiek euskadieuprecios-en bidez edo euskadieuprecios-en gordetako dokumentu elektronikoen eta fitxategien bidez transmititu ezin daitezkeenik.

Oro har, zerbitzuak etengabe erabilgarri egongo dira kontratatzen diren unetik hasita. Hala ere, etengabekotasun hori ezin da bermatu inola ere zerbitzua eskaintzeko euskarriaren izaeraren ondorioz. Horregatik, esate baterako, soilik aipatzearren eta ez muga gisa, ondoren zehazten dira aldi batez zerbitzuen prestazioa eten dezaketen egoera batzuk:

- Zerbitzarietako eta/edo datu-lineetako mantentze-lanak
- Zerbitzarietako eta/edo datu-lineetako matxurak
- Sistemaren segurtasunaren eta osotasunaren aurka nahita egiten diren erasoak
- ERABILTZAILEEK zerbitzuak erabiltzean nahigabe egiten dituzten akatsetatik eratorritako arazoak.

ERABILTZAILEEK ulertzen dituzte eta onartzen dituzte Internet bidez zerbitzuak eskaintzearen alderdiak, sarearen izaera irekia, deszentralizatua eta mundu-mailakoa izatearen ondorioz. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez du zerbitzuok ematea etetearen ondorioetatik eratorritako inolako erantzukizunik izango.

euskadieuprecios-eko informazio, software eta/edo produktuek zehaztasunik ezak, akatsak, erroreak edo akats tipografikoak izan ditzakete. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez du inolako bermerik ematen, eta ez da erantzule egiten hirugarrenek eskainitako eta euskadieuprecios-en ERABILTZAILEEN esku jarritako zerbitzuen eta informazioen zilegitasun, kalitate, egiazkotasun eta gaurkotasunik ezak eragin lezakeen inolako kalte edo galerarena. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez du erantzukizunik izango euskadieuprecios-era hirugarrenek ekarritako informazioetan eta zerbitzuetan egon litezkeen iritziei dagokienez.

euskadieuprecios-eko informazio-kantitatearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ezin du bermatu euskadieuprecios-eko informazioaren egokitasuna, zehaztasuna, fidagarritasuna eta doitasuna.

3.15. Suntsiarazpena

El Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco podrá resolver la relación con los USUARIOS cuando concurra alguno de los siguientes supuestos:

a) ERABILTZAILEEK ez dutenean betetzen dokumentu honetako hirugarren klausularen 1. puntuan jasotako betebeharra, erregistro-datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren bermeari buruzkoa.

c) ERABILTZAILEEK ez dutenean betetzen dokumentu honetako hirugarren klausularen 2. puntuan jasotako betebeharra, "sarbide-gakoa" zaintzeari buruzkoa.

d) ERABILTZAILEEK ez dutenean betetzen kontratu honen hirugarren klausulako 3. puntuan ezarritakoaren arabera dokumentu honetako arau-haustetzat jotzen diren zerbitzuen praktikak edo erabilerak ez egiteko betebeharra.

e) ERABILTZAILEEK ez dutenean betetzen euskadieuprecios-en bidez zuzenean edo zeharka atzi daitezkeen sistemak, ekipamenduak edo zerbitzuak zabarkeriak edo doloz honda ditzaketen ekintzak ez egiteko betebeharra, dokumentu honen hirugarren klausulan jasotzen den moduan.

Azaldutako arrazoietako edozeinengatik harremana suntsitzeak ekarriko du ERABILTZAILEAK euskadieuprecios-etik baztertzea, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eskubide izan litezkeen lege-ekintza eta kalte-ordainei kalterik eragin gabe.

ERABILTZAILEEK edo Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, gainera, harremana suntsitu ahal izango dute bietako edozeinek dokumentu honetan ezarritako baldintzaren bat ez badu betetzen, baldin eta beste alderdiari egiazki jakinarazi bazaio baldintza ez dela bete, eta ez badu 30 eguneko epearen barruan konpontzen. Harremanaren suntsipena automatikoki egikarituko da dolo edo erru larria tartean dagoenean.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egotz daitekeen edozein zehapen administratibo edo ebazpen judizial edo judizioz kanpoko ebazpen jasanaraziko du, ERABILTZAILEEN erantzukizunetik eratorritakoa, sor litekeen edozein kalte-ordaini kalterik egin gabe.

3.16. Desakordioak

Bi alderdiren artean desakordio edo desadostasunen bat badago, garai horretan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko pertsonek izendatuko duten Arbitraje Batzorde baten bidez ebazteko saioa egingo da.

Alabaina, ez bada akordio batera heltzen Arbitraje Batzordearen gidaritzapean, alderdiek ez-betetzeetarako edo hitzarmen honen interpretaziotik edo betetzetik erator litezkeen bestelako gorabeheretarako espresuki uko egin diote beren foruari eta egoitzari, eta Gasteizko epaitegi eta auzitegien pean jartzen dute beren burua.

 
Gobierno Vasco